Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin

Zer da

Izendapen bat da, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourrek eta helmugaren kudeatzaileak ematen dutena. Turismo-sektorea profesionalizatzea, turismo-enpresen barneko kudeaketa ziurtatzea eta bezeroak gustura izatea, eta instalazioak seguruak eta erosoak izatea bermatzen duten prozesuak kontrolatzea ditu helburuak.

Izendapen hori helmugetako Kalitate Turistikoaren Sistematik (Helmugen Programa) dator eta helburu estrategikoa, batetik, helmugako tokietako erabateko kontzientziazioa eta, bestetik, parte hartzen duten eragile publiko, pribatu, turistiko eta ez turistikoentzat helburu komunak identifikatzea da.

Onuradunak

Turismoguneak (udalerriak, udalerri multzoak, eskualdeak eta gune turistikoak).

Helmuga horretan turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde txikiak eta ertainak.

 Prozesua

Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin bereizgarria lortzeko faseak:

  • Sentsibilizazioa. Basquetourrek, sektoreko eta eskualdeetako elkarteek, turismo-bulegoek, garapenerako agentziek eta beste eragile batzuek antolaketa orokorraren berri ematen diete eta helburuak, konpromisoak, jarduerak eta abantailak zehazten dituzte.
  • Trebakuntza. Turismo-enpresek eta helmugako eragileek, urtean behin, trebakuntza saioak jasotzen dituzte kudeaketa eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, jardunbide egokien eskuliburuen eta sektorearen unean uneko egoerari buruzko trebakuntzarako ekintzen bidez.
  • Bisitaldi indibidualizatuak eta mintegiak taldeka: Enpresek langile espezializatuen laguntza izaten dute jardunbide egokien eskuliburuak aplikatzeko. Horretarako, bisita indibidualizatuak jasotzen dituzte eta mintegietan parte hartzen dute taldeka.
  • Ebaluazioa. Metodologian finkatutako hobekuntzak abian jarri ondoren, establezimenduei balorazioa egiteko bisita egiten zaie egin dituzten ekintzak egiaztatzeko, eta egoerari buruzko txosten bat egiten da Kalitatezko Turismoarekiko Konpromisoa adierazten duen diploma eman edo ez erabakitzeko.

 Kostua

Lau urteko programa da. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak finantzatzen du Basquetourrekin batera eta helmugetako kudeaketa arduradunek dinamizatzen dute.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia