Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

ISO 9000 ziurtagiria

Zer da

Nazioarteko kalitate-arau bat da, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) sortutakoa. Bezeroen beharrak asetzen direla, kudeaketa prozesuka egiten dela eta etengabe hobetzen dela bermatzea du helburua.

 

Onuradunak

Mota guztietako erakundeei zuzendua dago, edozein dela haien izaera, sektorea, neurria edo kokapena.

Prozesua

Ziurtapen-sistema ezartzea erabakitzen duten erakundeek eta zerbitzuek honako prozesu hau osatu behar dute:

  • ISO 9000 arauak ezarritako baldintzak dokumentatzea.
  • Sistema ezartzea (dokumentatutako jarduera guztiak gauzatzea).
  • Aukeratutako ziurtapen-erakundearekin harremanetan jartzea ikuskapena egiteko data finkatzeko.
  • Ziurtagiria lortzeko ikuskapena gainditzea.

Zerbait oker dagoela ikusiz gero, ekintza zuzentzaileen plan bat prestatzen da okerrak nola konponduko diren azalduz. Plan hori ziurtapen-erakundeari bidali behar zaio.

  • Ziurtapen-erakundeak ziurtagiria lortu dela edo ez dela lortu adierazteko bidaltzen duen jakinarazpenaren zain egon.
  • ISO marka erabiltzeari dagokion kontratua sinatzea.

Ziurtagiriak hiru urterako balio du, baina urtero egin behar dira berrikuspenerako ikuskapenak.

Kostua

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzakurtero eskaintzen du ziurtagiriak eskuratzeko eta berritzeko gastuei aurre egiten laguntzeko programa.

 

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia