Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Lurraldearen garapena

Basquetourreko Lurraldearen Garapenerako Unitatearen helburua lurraldeko jarduera-eremuetan turismoa dinamizatzea da. Euskadik turismo alorrean lankidetza turistikorako eragile-sare heterogeneoa du, eta tokikoa eta eskualdekoa izaten da lankidetza hori. Eragileak, besteak beste, honako hauek dira: zerbitzu sailak, turismoa sustatzeko tokiko elkarteak, garapenerako agentziak, mankomunitateak, koadrilak eta landa-garapenerako elkarteak. Eragile horien lana ezinbestekoa da dagokien lurraldeko turismoa dinamizatzeko. Lurraldeari buruz duten ezagutza eta tokiko baliabideak eta eragileak mobilizatzeko gaitasuna behar-beharrezkoak dira.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia