Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal Kostaldea

Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren 6. ardatzak adierazten duen gisan, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak eta Basquetourrek lurraldeko turismoaren kudeaketa iraunkorra egiteko eta turismo-politiko orokorra lurraldeko toki eta maila ezberdinetan zabaltzeko tresnak eskaintzeko egiten duten lan.

Gainera, duela hainbat urtetik hona, plangintzarako tresnak abian jartzeko lanean ari gara; hala nola Turismoa Dinamizatzeko Planak.

Planak abian jarri izanari esker, Euskadiko turismo-helmugek aurrerapausoak eman dituzte oinarrizko hainbat arlotan:

  • Produktu turistikoak sortzea.
  • Turismoaren sektore publikoa zein pribatua artikulatzea eta indartzea.
  • Helmugak sustatzea eta merkaturatzea.
  • Helmuga bakoitzari egokitutako kudeaketarako formulak zehaztea.


Plangintzan eta garapenean hainbat urte igaro ondoren, beste fase bati ekiteko beharra dago; euskal kostaldean lan egiten duten erakundeen jarduerak koordinatu behar dira, hain zuzen. Horretarako, elkarrekin proiektuak egitearen eta proiektu osagarriak sortzearen alde egin behar da lan, kostako tokien artean lehiakortasuna sahiesteko.

Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planak euskal kostaldeko udalerrietan eta eskualdeetan turismoa garatzen lan egiten duten erakunde guztiek sustatutako ekimenak koordinatzen ditu.

Argibide gehiago: costavasca@basquetour.eus

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia