Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

MICE (Bilerak eta Pizgarriak)

Euskadik hiru hiriburuetara ekitaldiak, biltzarrak, batzarrak eta azokak erakartzeko gaitasuna du, bertako gastronomiari, aisialdirako aukerei, naturguneei eta azpiegituren kalitateari esker. Era berean, lurralde osoko eskaintzak Euskadiri aukera handiak ematen dizkio pizgarri-bidaietarako.

Turismoarekin lotutako MICE (Bilerak eta pizgarriak) jarduera izaera turistikoa duten hiriguneen dinamizatzaile garrantzitsu bihurtu da. Turismoa urte-sasoi jakin batzuetatik ateratzeko gaitasuna duten tokiak suspertzeko aukera ematen du, gama altuko zerbitzuen eskaria handitu egiten da eta bisitari bakoitzaren batezbesteko gastua handi samarra izatea ekartzen du.

Horrela, MICE turismoak gainerako azpisektoreetatik bereizten duten ezaugarriak ditu eta, hori horrela izanik, produktua modu espezializatuan kudeatu behar da.

MICE produktuak garatzeko eta kudeatzeko egindako azterlanetik abiatuta, Basquetourren Produktu Sailak jarduera-ildo batzuk zehaztu zituen. Horiek oinarritzat hartuta, 2012an gauzatzen hasi zen plana garatu zuen.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia