Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

EMBetatik (Enpresa Multzo Berritzaileak) datozen proiektuak

 Club Gourmet proiektua

Jatetxe multzo bat da eta helmuga bakoitzeko erreferentzia enogastronomiko nagusia osatzen dute, duten kalitateagatik, berrikuntzagatik, tradizioagatik eta toki bakoitzeko produktuak sustatzeagatik.

Kontsortzioko kideak: Euskadiko EMB, Jerezko Ardoaren eta Brandyaren Ibilbidea, Acentur EMB, Extremadurako Turismo Klusterra eta Castello Probintziako Turismo Enpresa Berritzaileen Federazioa.

Egoera:  amaitua (2009ko abendua-2010eko maiatza).


 

Living Lab Turistikoa

Euskadiko Enpresa Multzo Berritzaileak (EMB) sortutako elkarlanerako plataforma bat da. Parte hartzeko eta ideiak emateko prest dauden sektoreko eragileen eta turismo-zerbitzuen erabiltzailen zerbitzura dago.

Tour Lab ekimenaren asmoa laborategi bizidun bat (Living Lab) sortzea da, erabiltzaileetan oinarritutako berrikuntza irekia sustatzeko.

Egoera:  amaitua (2010eko abendua-2011ko maiatza).


 

Berrikuntzarako Agenda Estrategikoa: “Ibilbide teknologikoak hotelentzat, jatetxeentzat eta bidaia-agentzientzat”

MTA Connect EMBk gidatutakoa eta Madrilgo Turismo Klusterra EMBk, ITH EMBk, Euskadiko Turismo EMBk eta Leongo Innova EMBk partzuergoan hartutakoa da proiektu hau. Hotelentzat, bidaia-agentzientzat eta jatetxeentzat ibilbide teknologiko bat diseinatzea da helburua, horretarako, sektoreko eragileen arteko lankidetza baliatuta.

Egoera:  amaitua (2010eko abendua- 2011ko maiatza).

 

CRMtour

Bezeroekiko harremanen kudeaketa hodeian.

Hodeian, cloud computing bidez, bezeroekiko harremanak era eraginkor batean kudeatzea ahalbidetzen duen eta funtzionalitate guztiak integratzen dituen soluzioa garatu eta inplementatu. Soluzioak arkitektura modularra jarraituko du, malgua, merkea eta neurrira egindako zerbitzuak eskainiz.

Soluzio honek enpresa txiki eta ertainek bezeroekiko harremanak era eraginkor eta aktiboan kudeatzea ahalbidetzen du, beraien lehiakortasun maila areagotuz eta punta-puntako garapen teknologikoen ertzetik joatea ahalbidetuz, gainera, Euskadiko turismoaren irudi berritzailea hobetzen du.

Egoera: Prozesuan (2011eko Abendua- 2012ko Maiatza).
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia