Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Hasi dira enpresei zuzendutako 2019 ko turismo lehiakortasun programen planifikazioak

• 2018an mila enpresa inguruk parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren programa ezberdinetan eta aurten partaidetza handiagoa itxaroten da • Programak apirilean eta maiatzan hasiko dira.

2019/03/12 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur, bihar eta etzi ospatuko dira Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren eta Basquetour-ek kudeatutako lehiakortasuna hobetzeko programen planifikazio-jardunaldiak. Bilerak Euskadiko 28 jomugetako turismo-kooperaziorako erakundeetako teknikariekin egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hurrenez-hurren. Aurten, SICTED, kudeaketa hobetzeko programak; “Smart Business”, digitalizazioa hobetzeko programa; ekoetiketa, ingurumenaren kudeaketa hobetzeko programa eta energia-eraginkortasuna hobetzeko progamaz ezeze, bi programa berri egongo dira euskal enpresentzako: irisgarritasuna hobetzekoa eta “Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa”-rekin konpromisuarena. Irisgarritasuna hobetzeko programaren helburua, aurten, bikoitza da: alde batetik, euskal sektorea irisgarritasunean sensibilizatzea, turismo irisgarriaren egoera Euskadin ezagutzera ematea eta turismo inklusiboarekin eragile ezberdinen konpromisua eta inplikazioa lortzea. Eta bestetik, formakuntza teoriko-praktikoa ematea behar ezberdinak dituzten pertsonen arreta-arauetan eta irisgarritasun unibertsalean. Bere aldetik, “Euskadin Turismoaren Kode Etikoa”-rekin konpromisu-programaren helburua euskal enpresen artean zabaltzea eta atxikipena lortzea da. Euskal kodea nazioarteko estandarretan oinarrituta dago, esaterako OMT-aren “Código Ético Mundial de la Organización Mundial del Turismo”. 2019an espero da apirilean eta maiatzan hasiko diren lehiakortasun programetan partaidetza handiagoa izatea.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia