Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

250 profesional baino gehiago arituko dira enoturismoaren orainari eta etorkizunari buruz Iwinetc 2019 kongresuan

• Gaur eta bihar izango da Gasteizen eta Arabako Errioxan • IWINETC 2019 Enoturismoren Nazioarteko Kongresuak gaurtik bilduko ditu Gasteizko Europa Jauregian mundu osoko 250 profesional baino gehiago: enoturismokoak eta ardoaren mundukoak, bidaia agentzietakoak, turoperadoreak eta bidaia agentzia espezializatuetakoak.

2019/03/12 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria, eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidente María Asun Saenz de Samaniego izan dira gaur goizean sektoreko elkarraldi garrantzitsuenetakoa den hau inauguratzen. IWINETC 2019 gaurtik hasita ostegunera arte izango da ‒martxoaren 12tik martxoaren 14ra‒ eta bi ponentzia-egun hartuko ditu Gasteizko Europa Jauregian, baita workshop jardunaldi bat ere Arabako Errioxan. Prentsa espezializaturako eta turoperadoreentzako bidaiekin osatzen da programa, Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko erakargarritasunak haiei erakustearren. Jarduera osagarri horiek martxoaren 17ra arte luzatuko dira. Berrikuntza, marketin eta marka-sorkuntza, garapen profesional eta sareen arloko aditu nazionalak eta nazioartekoak izango dira gaur eta bihar protagonista Europa Jauregiko 25 ponentziatan. Hogei bat herrialdetako (Australia, Alemania, Kanada, Britainia Handia, Israel, India, Italia, Japonia, Errusia, Uruguai, AEB, Hegoafrika…) sektoreko 250 profesional inguru izango dira hitzaldi horietan. Aurreneko bi ponentziek, hain zuzen ere, Euskadiren eta Arabako Errioxaren garrantzia nabarmendu dute helmuga enoturistiko gisa. Bi egun hauetan, gainera, Europa Kongresu Jauregiak produktu enoturistikoen hornitzaileen erakusketa-eremu zabal bat hartzen du barruan: elkarteak, turismo-bulegoak, museoak, hotelak eta upeltegiak. Ostegunean, martxoaren 14an, Arabako Errioxan eta, zehazki, Laguardian, lan-jardunaldi bat --workshop-- egingo da, eta bertan parte hartuko dute enoturismoan espezializatutako 45 bidaia-agentziak eta turoperadorek. Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko upeltegiek, hotelek eta zerbitzu-enpresek beren zerbitzuak aurkeztuko dituzte elkarraldi profesional honetan, etorkizuneko lankidetzak lortze aldera. Mundu osoko enoturismoko agentzia espezializatuak izango dira elkarraldian: Estatu Batuak, Frantzia, India, Hong Kong, Alemania, Mexiko, Filipinak…. Egun horretan bertan hasiko dira press trip edo bisitaldiak, non enoturismoan espezializatutako hamabi hedabidek parte hartuko duten; Estatu Batuak, Australia, India, Erresuma Batua, Norvegia, Hegoafrika eta Australiatik etorriak, sektore enoturistikoaren ikuspegi zabal bat eskainiko zaie, EAEko enoturismoko upeltegi, baliabide eta lokalizazio nagusietako batzuetara hurbilduko dituzten bidaien programa batean oinarrituta. Ostiralean, martxoaren 15ean, Fam trip bat egingo da, workshopean parte hartu duten turoperadoreei zuzendua. Fam trip edo familiarizazio-bidaiak marketineko estrategia bat dira, turoperadoreek helmuga ezagutu dezaten eta ondoren haien bezeroei konfiantzaz eta segurtasunez eskaini diezaieten. Turoperadoreentzat familiarizazio-bidaia hori, Euskadiko enoturismoari lotutako baliabide nagusiak ezagutzera emango dizkiena, produktuaren erakusleiho onena da, ondoren egonaldiak salduko dituen bidaia-agenteak zuzenetik bizi dezakeelako esperientzia, eta gero bere bezeroei transmititu. Familiarizazio-bidaiaren xedea Euskadiko erreferentzia enoturistiko onenetako batzuen ikuspegi panoramiko bat eskaintzea da. Lehenengo egunean Arabako Errioxako baliabideak bisitatuko dituzte, besteren artean, Baigorri, Eguren Ugarte, Almazara Moredan (Araba), Villa Lucía Ardoaren Zentroa, Casa Primicia… Martxoaren 15ean Gipuzkoa erakutsiko zaie, Donostiara eta Getariako Gaita upeltegira egingo duten bisitaldi batean. Azkeneko egunean, turoperadoreek Bilboko leku adierazgarrienak ezagutuko dituzte eta Despensa del Etxanobe bisitatuko dute, Fernando Canales chefarena.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia