Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“Sky Atlantic” Italia Euskadira, “Juego de tronos”-eko eskenatokietara, dator

• Munduko telesailik onenak eskaintzen dituen denbora-pasa eta edukietako konpainia britaniarraren filial italiarrak, apirilean telesail famatuaren azken denboraldiari buruzko bi berezi emango ditu.

2019/03/14 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur iristen dira Euskadira “Sky Atlantic” plataformako Federico Chiarini eta bere taldea “Juego de tronos” telesailaren eskenatokietan filmatzeko. Bidaia hilaren 16ra arte luzatuko da eta Bermioko Gaztelugatxen, Barrikako Muriola eta Zumaiako Itzurun hondartzetan garatuko da. Bidaia, munduko telesailarik onenak ematen dituen “Sky Atlantic” katearen eskaeraren ondorioz antolatu da bi berezi, bakoitza 15 minututakoa, prestatzeko asmoarekin. Berezi hauek telesaila errodatu zen eskenatokietan ardaztuko dira eta azken denboraldia aurkezteko aitzakia izango dira, protagonisten jatorrizko elkarrizketen bidez. Programa hauek entzulego gehieneko ordutegian emango dira katean eta http://skyatlantic.it tokian, apirilaren hasieran.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia